CAS. A la hora de ordenar tu casa con el Método KonMari™ es importante que te centres en tu propio espacio personal. Vivimos en una falsa creencia de control. Sin embargo, sólo controlamos un 2% de lo que pasa a nuestro alrededor. Por lo tanto, a la hora de implementar cualquier cambio es importante que empieces por ti misma. Ordenar tus espacios personales te da la oportunidad de autoconocerte y conectar con tu esencia. Desde ahí podrás crear espacios protegidos y agradables donde puedas sentir equilibrio y tranquilidad. Además, toda la experiencia que adquieras durante tu proceso te servirá para acompañar los procesos de las personas que vivan contigo. Recuerda que el orden llama al orden, así que confía en que todo el trabajo que realices influirá también a tu alrededor.

 

Etxera sartzen zaren bakoitzean hankaz gora dagoela iruditzen zaizu? Ordenatuta mantentzen saiatzen zara baina gauza bat dela edo bestea ez du dirudi egoera hobera doanik? Etxea beste pertsona batzuekin (bikotea, familia, haurrak, lagunak…) elkarbanatzen duzu, eta horrek, bizilekua ordenatuta egotea zailtzen duela uste duzu?

 

KonMari™ Metodora hurbiltzen diren pertsona gehienak egoera hauetako bati gutxienez baiezkoa erantzuten diote. Zure kasuan ere horrela da? Etxea ordenatuta izateko bide honetan asko dira bere burua edo ingurukoak kaotikotzat hartzen dutenak, eta beharbada, zuk ere zaku horretan sartu duzu zeure burua.

 

Nire esperientziaren arabera etxea hankaz gora izateko faktore nagusiak hiru dira:

Ahal duzuna baino erritmo azkarragoan bizi zara. Alegia, ahal duzuna baino gauza gehiago egin nahi dituzu egunean zehar. Ondorioz, objetu, egoera eta pertsona asko alboratuta edo bigarren maila batean uztera behartuta zaude edo ez dituzu nahi bezala zaintzen.

Ez dakizu benetan zer duzun eta objetu bakoitzetik zehazki zenbat duzun, eta gainera, gauza guzti horiei ez diezu toki zehatz bat eman. Hori dela eta, etxeko leku ezberdinetan denetik pilatu zaizu. Nahiz eta noizean behin garbiketa “sakonak” egiten dituzun, ez duzu egoerari buelta ematea lortzen.

Arazoaren fokua besteengan jarrita duzu: haurrak txikiak dira eta ez dakite gauzak bere tokira itzultzen, zure bikoteak denetik gordetzeko beharra du badaezpada ere, zure pisukideei ez zaie etxea txukun eta eder edukitzea interesatzen beste gauza batzuk baloratzen dituztelako…

 

 

Jarri fokua zuregan

 

Etxea ordenatu eta egoera hau denboran mantendu nahi baduzu, lehenik eta behin fokua zuregan jarri beharko duzu. Badakit inguruan duzun egoerak askotan zailtasunak jartzen dizkizula eta, zuregatik ala besteengatik etxea hankaz gora dagoela ikusita, izugarri kostatzen zaizula ahaztu eta zure baitan biltzea.

 

Gure ingurua kontrolatzeko gaitasuna dugunaren bizipen faltsu batean bizi gara. Izan kontutan zure bizitzan gerta dakizukenaren %2a besterik ez dagoela zure kontrolpean. Bai, ongi entzun duzu, %2a bakarrik. Horrela bada, zerbait aldatzekotan benetan zure esku dagoen hortatik abiatu beharko zara, lehenik zuregan egin beharko duzu aldaketa hori, ezta?

 

Gainera ez ahaztu zu zarela zure bizitzako pertsona garrantzitsuena. Zu zeure buruarekin lasai, beteta eta orekatuta sentitzen zarenean bakarrik izango zara gainontzekoak era berean zaintzeko gai. Hegazkinetako segurtasun aholkuetan bezala, salbatu ahal izateko lehenengo jarri zuk maskarilla, eta ondoren, arduratuko zara zurekin doan pertsonaz.

 

 

Egin bat zure esentziarekin

 

Etxeko ordenari dagokionean, KonMari™ Metodoaren bidez zure espazio pertsonala ordenatzen duzunean zuretzat garrantzitsua dena identifikatu ahal izango duzu. Zure esentziarekin bat egin eta zure bizitza estiloa, beharrak, desioak eta lehentasunak identifikatu ahal izango dituzu. Helburua benetan zoriontsu egiten zaituen horretaz inguratzea da, eta horrek, zure bizitzako maila ezberdinetan izango du eragina. Bidelagundu ditudan bezero guztietan ikusi dut gure lehenengo elkarrizketatik prozesuaren amaierara zelako aldaketa ematen duen beraien jarrerak. Ez da erraza hitzez azaltzea baina argitasuna, energia positiboa, presentzia, eta harrotasuna helarazten dutela esango nuke. Beraien burua ezagutu eta onartu dutela nabari zaie, eta hitz hauekin adierazten ez duten arren, “hau guztia naiz ni eta nire hautuekin lasai nago” esango balute bezala da.

 

Beste inoren aurretik zuk zure prozesu pertsonala egiteak ere beste abantaila bat du. Izan ere, biziko dituzun esperientziek eta barneratuko dituzun ohiturek aurrerago zure ingurukoen prozesuak bidelaguntzeko balioko dizute. Beraiek horrela nahi badute behintzat.

 

 

Sortu zure babesgunea

 

Duela gutxi, “C”k* zera komentatzen zidan, “oraindik prozesu guztia amaitu ez dudan arren, jada aldaketa batzuk nabari ditut. Egia da nire etxea oraindik ez dela guztiz txukun ikusten, batetik oraindik hainbat kategoria burutzeko ditudalako. Eta bestetik, nire alaben eta senarraren ondasunek bere horretan jarraitzen dutelako. Baina behintzat nik nire zatia bete dudala sentitzen dut eta lasai nago egin dudan lanarekin. Prozesuaren erdia falta zait bukatzeko, baina jada beste begirada batekin begiratzen ditut nire ondasunak eta beste jarrera batekin kudeatzen ditut nire ingurukoek dituzten beharrak”.

 

Horrela bada, zure ingurukoek metodoa jarraitzea erabaki ez arren, etxearen zati handiena ordenatuta izango duzu. Baina are garrantzitsuagoa dena, zuk zure espazio pertsonala definituta, babestuta eta txukun izango duzu. Hori izango da zure aingura eta lasaitasun gunea. Lasaitasun eta onarpen horrek ingurukoekin dituzun harremanak eta desberdintasunak errespetuz kudeatzen lagunduko dizu. Are gehiago, zure prozesuan sinistu eta bizitzari denbora emateko esango nizuke. Ordenak, orden gehiago sortzen du. Ikusiko duzu nola, zuk zure ohiturak mantentzen dituzun bitartean, denborarekin ingurukoak ere bide horretara hurbiltzen joango diren.

 

Denok dugu gustuko goxo eta gustora sentiarazten gaituen leku batean bizitzea. Orain arte ez dut ezagutu kontrakoa bilatu duenik. Izatekotan, baldintza horietara nola iritsi ez dakitenak topatu ditut. Horrela sentitzen bazara, jakin txoko hau zuretzat dela. Ekingo diogu bideari?

 

Besarkada bat

 

*Nire bezeroen anonimotasuna mantentzeko hizki bat erabiliko dut izenaren ordez

 

 

📸@micheile
Artikulu hau interesgarria eta inspiratzailea iruditu izana espero dut. Horrela bada, interesa dakoikeen edonori zabaltzea eskertuko nizuke 📣
✨ Lagun baten bidez iritsi bazara hona, newsletterrean izen ematera animatzen zaitut, horrela, informazio zuzenean zure postan jaso eta eskura izango duzu 💌
✨ Eta noski, zerbait komentatu edo iradokizunik egin nahi baduzu, azpiko iruzkinetan idatzi edo email bidali iezadakezu. Plazera izango da zure iritziak, beharrak eta bizipenak ezagutzea 💕

En la web de Kokoro Tailerra utilizo cookies para que tengas una experiencia óptima. Si continúas navegando asumo que aceptas la política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies