LEE EL ARTÍCULO COMPLETO EN CASTELLANO DENTRO.

 

KonMari® metodoak erakartzen zaitu baina ez zara pausua ematera ausartzen? Ez duzu argi prozesu hau zuretzat den ala ez? Ez dakizu noiz izango den KonMari® metodoarekin hasteko une egokia edo zeintzuk izan daitezkeen emango dizkizun onurak?

 

Gaur bidelagundu dudan pertsona baten testigantza ekarri dizut. Hemendik aurrera IP⚡️ deituko diot, bere pribatasuna errespetatzeko. Kontestuan jarriko zaitut kokatzeko…

 

Elkarrekin lanean hasi aurretik IP⚡️ eta biok ez ginen ezertaz ezagutzen, partekatzen dugun ezagun baten bitartez egin genuen topo.

 

Onartu behar dut lehen inpresioan pertsona serioa eta zorrotza iruditu zitzaidala, horren bera egiten duen umore ziztatzaile eta ‘punkia’ berehala agertu bazuen ere. Oso euskalduna den gogortasun mota hori duela esango nuke, ez dakit nola azaldu. Bere etxera lehen aldiz joan nintzenean, errespetu eta beldur-irrika moduko bat sentitu nuen, konfiantza eraiki eta elkarri neurria hartzeko denbora bat beharko genuela jakitun. Uste dut lehenengo kategoria amaitu genuenean hasi ginela biok lasaitzen. Orduan, hasi nintzen bere alde goxo eta intimoago bat ikusten. Bata bestearekin etxean sentitzen ginen jada.

 

Une horretan IP⚡️ alokairuko etxe batean bizi zen bere seme-alabekin (bizitzak eta ordenaren majiak aldaketa asko ekarri dizkio jada, horregatik hitz egiten dut etxeari buruz iraganean). Etxea ederra zen, inguru lasai batean kokatua, beraientzat tamaina egokia zuen… Zerbait nabarmentzekotan lehio ugari zituela esango nuke eta argi zoragarria sartzen zitzaion urteko egun guztietan.

 

Alde txarra, berriz, alokairuko etxea izanik nahi zuen moduan jartzeko mugak zituela. Gainera, etxe horretara mugitu zenean presaka egin behar izan zuen aldaketa eta oraindik beraien ondasun asko kaxatan gordeta edo iritsi ziren unean bezala jarrita zeuden.

 

IP⚡️k KonMari® prozesu osoa egitea erabaki zuen. Bere ondasunetan garbiketa sakon bat egin, haiekin konektatu eta etxean goxo sentitzeko beharra zuen. Uste dut alokairuan edo beste pertsona batek erositako etxe batean bizi diren pertsonentzat hau garrantzitsua dela: beste baten etxean bizita arren, zeure egitea.

 

Ez naiz gehiago luzatuko, interesgarriena IP⚡️ren hitzak bere eskutik entzutea (irakurtzea) baita:

 

〰️ Nola sentitzen zinen nirekin lanean hasi aurretik?

 

KonMari® prozesua egin aurretik, kaos batean bizi nintzen. Etxe aldaketa egitetik nentorren eta arropa, nire eta haurren gauzak ia lehen egunean jarritako espazio eta orden berdinean zeuden. Arropa edo zerbaiten beharra sentitzen nuenean, aurrena, non ote zegoen galdetu behar nion neure buruari eta pereza sentsazioa ere agertzen hasten zen nahaspila hartan zerbaiten bila hasteko.

 

Objetu eta arropa asko nuen, aspaldidanik jasotakoa eta dena gordeta mantentzen nuen. Emozionalki lotuta sentitzen nintzen eta pena sentsazio handiarekin aldi berean.

 

 

 

〰️ Nola sentitzen zara KonMari® aholkulari batekin, lan egin ondoren?

 

Liberazioa eta ikasketa handia izan da niretzat. Pozik eta lasai sentitzen naiz. Ditudan objetu eta arropak, nirekin bat datozelako gelditu direnak, txukun eta antolatuak daude. Kajoia edo armairua irekitzen dudan bakoitzean, dena aldi berean ikusten dut, aspaldian ikusten ez nuen bezala. Nire arropa eta objetuak zaintzen ikasi dut.

 

Gaur egun naizen emakumearekin bat egiten duten ojbetuetaz inguratua egotea atsegina egiten zait eta halako ziurtasun berri bat eskaintzen dit. Pozik nago IP⚡️ berriarekin baita objetu eta arroparekin dudan erlazio berriarekin. Gai sentitzen naiz, kudeaketa hau aurrera eramateko, nolabait esateko, bizitzeko nahi/behar dudana kudeatzeko herraminta bezala sentitu dut. Ordenatuta, txukun eta dena polita, eroso eta eskuragarri.

 

Ni nintzen emakumearen alde bati bigarren aukera bat emango banio bezala da, besteari, jada ni ez naizen horri, agur ere esanez. Etapa berri baten hasiera bezala izan da niretzat.

 

 

 

 〰️ Zein ondorio edo emaitza lortu duzu bide honetan zehar?

 

Zerekin geratu eta zeri beste bide berri bat ematea izan da esanguratsuena. Oso zaila egiten zitzaidan hasieran erabaki hauek hartzea, baina Sarak eskainitako aholku eta elkarrizketa esanguratsuen bitartez, ikasketa hau aurrera atera dut eta objetu eta arropa berriak nahi ditudanean, beste galdera batzuk egiten dizikiot nire buruari. Nire ongizatea hobetu duen prozesua erakutsi dit.

 

Etxearekin eta nire etxeko objetuekin dudan erlazioa hobetu da bizi naizen espazioa nirea sentituz eta nire beharretara egokitutako moduan antolatuz. Gainera, badakit aurrerantzean prozesu hau egiten jarraitzeko gaitasuna izango dudala. Sarak erakutsi eta ikustarazi dit eta asko eskertzen diot honegatik.

 

 

 

〰️ Zer da ibilbide hau bidelagunduta egiteaz gehien gustatu zaizuna?

 

Sararen gertutasuna, naturaltasuna, goxotasuna, nire arropa eta objetuak bere eskuetan hartzeko modu maitagarria… betiko lagun batekin lan egitea bezala izan da.

 

Prozesuan zehar izandako elkarrizketak ere asko irakatsi didate, bere ikuspuntu berriak nirearekin elkarbanatzean kontzientzia ezberdina izan dute. Saioak, garbiketa eta txukuntzeko saioak izan dira, fisikoak bezain psikologikoak ere bai. Kanpotik eta barrutik berritua sentiarazi nau.

 

 

 

〰️ Zerbait aldatu edo hobetuko zenuke prozesuan edo bidelaguntzeko eran?

 

Lantzen den metodologia oso zaindua eta ordenatua da, bezeroarengan pentsatua dagoela nabari da. Sarak prestatzen dituen galdetegiak benetan sakonak eta esanguratsuak dira. Ez du begirada zugandik aldentzen eta euste momentuak eskaintzen ditu. Nik behintzat, ez dut hobetzeko ezer somatu.

 

“Pasada” bat izan da prozesu osoa, eta Sara “pasada Eder” bat zara!

 

 

KonMari® prozesua antzekoa eta erabat ezberdina da bakoitzarentzat, baina guztiek partekatzen dute askatasuna, arintasuna eta norbere buruarekiko segurtasun berri bat izatearen sentsazioa. Etxearekiko eta norbere ondasunekiko ikuspegi berri bat edo harremantzeko modu berri bat barneratzen dela esango nuke.

 

Halabeharrez, etxean eta zure buruarekin, sortzen duzun lasaitasun eta ongizate hau, bizitzako beste alorreratara ere zabaltzen da.

 

Zer gehiago lortu nahiko zenuke? Zenbat gehiago itxaron behar duzu desio duzun bizitza hori lortzeko?

 

Arrazoi bategatik edo besteagatik prozesu hau zuretzat izan daitekeela sentitzen baduzu, jar zaitez nirekin harremanetan. Inolako konpromezurik gabe, behar duzun informazio guztia eskaini eta zure beharretara erabat egokitzen den proposamena egingo dizut. Desiatzen nago zu ezagutzeko 🤗🥰

 

Besarkada bat

Sara

 

 

〰️ Artikulu hau interesgarria eta inspiratzailea iruditu izana espero dut. Horrela bada, interesa dakoikeen edonori zabaltzea eskertuko nizuke 
〰️ Lagun baten bidez iritsi bazara hona, newsletterrean izen ematera animatzen zaitut, horrela, informazio zuzenean zure postan jaso eta eskura izango duzu 
〰️ Eta noski, zerbait komentatu edo iradokizunik egin nahi baduzu, azpiko iruzkinetan idatzi edo email bat bidali iezadakezu. Plazera izango da zure iritziak, beharrak eta bizipenak ezagutzea 

En la web de Kokoro Tailerra utilizo cookies para que tengas una experiencia óptima. Si continúas navegando asumo que aceptas la política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies