La primera clave importante cuando comienzas con el Proceso KonMari™ es comprometerte contigo misma. Ya sé que parece una obviedad pero muchas veces nos pueden las ganas y el entusiasmo. Sin embargo ten en cuenta que se considera que el proceso ha sido rápido cuando se tardan entre 6 y 18 meses. Este proceso requiere mucho de ti misma, por lo tanto te propongo dos pequeños rituales o prácticas que te ayudarán a mantener la confianza y el foco. La semana que viene tendrás todos los detalles sobre estos rituales en castellano en mi cuenta de instagram. Porque como dice Marie Kondo el 80% del éxito en el orden dependen de tu disposición.

 

KonMari™ Prozesuarekin hasterako orduan hau da lehenengo pausua, eta zalantzarik gabe, garrantzitsuena. Zure hondasun guztiak bildu eta berrikustea prozesu luzea izan ohi da. Azkar burutu dela esaten da, bataz beste 6 hilabete eta urtebete artean amaitzen denean.

 

Prozesu handia eta sakona den neurrian, asko eskatuko du zuretaz. Horregatik ibilbide hau hasi aurretik eta egiten duzun bitartean zertarako egiten hari zaren argi izateak asko lagunduko dizu. Zein da zure helburua? Zer lortu nahi duzu etxea ordenatzeaz amaitzen duzunean?

 

Marie Kondoren arabera, ordenaren arrakastaren %80 zure jarrerak baldintzatuko du. Noski, ordenatzen ikastea ere garrantzitsua da, baina berriro lehengo egoerara itzultzeko arriskua handiagoa da jokabidea landu gabe “nola egin” bakarrik ikasten dutenen artean.

 

Has zaitez prozesua burutu ahal dezakezula eta ordenatua izateko gai zarela bihotzez sinisten. Horretarako, ariketa hau burutu dezakezu kategoria bakoitza ordenatzen hasi aurretik:

 

✨ Hartu denbora bat aipatutako galderak erantzuteko. Zer lortu nahi duzu etxea ordenatzearekin?

✨ Idatzi ideia bakoitza folio batean

✨Saioa hasi aurretik eseri zaitez lana egiteko aukeratu duzun gelaren erdian eta jarri orri horiek zure inguruan. Irakurri lasaitasunez esaldi bakoitza ahots altuan.

✨Errepikatu pare bat aldiz, ondoren itxi begiak eta hartu arnasa sakon 10 aldiz

 

Ariketa xumea baina potentea da honakoa, lanean hasi aurretik motibazioa indartu eta fokua jartzen lagunduko dizuna. Baina meditazioa praktikatzeko ohitura baduzu ziur egiten dituzun lanketak hau bezain baliagarriak izango direla. Aromaterapia ere osagarri paregabea izan daiteke.

 

Amaitzeko Marie Kondok eta berekin formatu garenok egiten dugun erritual txiki bat erakutsi nahi dizut. Zure etxeari laguntza eskatzean datza eta oso erraza da:

 

✨ Belaunikatu edo eseri zaitez etxearen edo lan egingo duzun gelaren erdian eta ukitu lurra eskuekin (lurrarekin kontaktua izatea garrantzitsua da).

✨ Itxi begiak eta esan zure barrurako (ez ahots altuan) ondorengo esaldi hau:

“… (izena) naiz eta … (helbidea) -an bizi naiz. Gaur etxea ordenatzeko konpromezua hartuko dut desio dudan bizitza zoragarri hori lortzeko (nahi baduzu zerbait konkretuagoa aipatu dezakezu edo zure beharretara moldatu dezakezu esaldia). Etxea, zure laguntza eskatzen dizut prozesua arin eta sakon egin ahal izateko. Mila esker bihotzez”

 

Japoniarrek gauzek ere izpiritu edo arima dutela sinisten dute. Horregatik beren presentzia eskertu eta haien energia gure alde erabiltzea lagungarria izan daitekeela uste dute. Horretan sinistu ala ez, erritual hau egiten eroso sentitzen bazara etxearekin eta zeure buruarekin konektatzen lagunduko dizula ziurtatzen dizut.

 

Zuk zeuk egiten baduzu beste erritualik edo lana egiten laguntzen dizun baliabiderik? Kontaidazu iritzietan👇🏽👇🏽👇🏽, ziur zure esperientzia blog hau irakurtzen duten guztientzat ere erabilgarria izan daitekeela. Mila esker ❤️

 

Besarkada bat

Sara

 

 

Espero dut artikulu hau interesgarria edo/eta erabilgarria iruditu izana. Horrela bada, asko eskertuko nizuke interesa dakioken edonori zabaltzea. Bestalde, gai hauen inguruan gehiago jakin nahi baduzu eman izena nire newsletterrean; eta zerbait komentatu edo iradokizunik egin nahi badidazu idatzi hemen behean edo bidali iezadazu email bidez, sekulako ilusioa egiten dit zure iritzi, desio eta beharrak ezagutzeak.
📸 @philberndt

En la web de Kokoro Tailerra utilizo cookies para que tengas una experiencia óptima. Si continúas navegando asumo que aceptas la política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies