CAS. ¿Cuál es el espacio más desordenado de tu casa? En mi experiencia personal y como Consultora KonMari™, me he dado cuenta de que los objetos que no pertenecen a nadie se cuidan menos. A veces, incluso, quedan abandonados y olvidados en cualquier parte de la casa. Cada persona tiene una manera de ordenar única y personal. Y, al igual que en las relaciones, es importante respetar esta particularidad. De echo, imponer un orden específico sin permiso de los demás suele ser contraproducente. En cambio, identificar los objetos/espacios personales y comunes permite te puedas desplegar y organizar según tus necesidades, así como responsabilizarte de tus actos. Espero que de esta manera puedas minimizar los conflictos y que te ayude a decidir, consensuar y ser conscientes de la organización y el cuidado de la casa y las personas que vivís en ella.

 

Zein da zure etxeko txoko kaotikoena? Norena da gela edo espazio hori? Norbaitena da edo guztiek erabiltzen duzue? Ondorengo egoeretatik bateon bat ezaguna egiten zaizu👇🏽👇🏽👇🏽?

  • Etxeko espazio asko elkarbanatzen dituzue (armairuak, gelak, apalak, objetuak…) eta ez dago argi norena den zer
  • Ondorioz, espazio/objetu asko ahazturik daude
  • Etxearen zaintzaren karga zuk daramazu bereziki, eta honek, batzuetan, gaindituta eta frustratuta sentiarazten zaitu.
  • Gustoko duzu maite dituzun pertsonak zaintzea, eta behar badute, ez zaizu axola zurea elkarbanatzea. Baina, ez dituzte beti zure ondasunak zuk nahi bezala zaintzen.
  • Norberak bere gauzak ditu baina zureak denenak dira.

 

Esaldi hauetatik bateon batekin identifikatu zara? Besteren bat bururatzen zaizu?

 

Nire esperientzia pertsonalean eta KonMari™Kontsultore gisa, ohartu naiz inorenak ez diren objetuak gutxiago zaintzen direla. Are gehiago, maiz alboratuak eta ahaztuak gelditzen dira. Beste kasu batzuetan pertsona bakarra arduratzen da guztia zaindu eta gauza bakoitza non dagoen jakiteaz. Jarrera hau, ordea, karga pisutsu eta mingarria bihurtu daiteke. 

 

Horregatik, ezinbestekoa iruditzen zait espazio komunaren eta espazio pertsonalaren arteko oreka mantentzea. Izan ere, normalean lehenengoa bestearen gainetik jartzen da.

 

Hau ondasunekin eta elkarbanatzen ditugun espazio fisikoekin gertatu ohi da, baina baita gertu ditugun pertsonekin ere. Ziur nago milaka adibide topa ditzazkezula, baina bateon bat aipatzeagatik, jar dezagun familia-nukleoan, zure bikotearekin edo lagun minen artean erabaki garrantzitsu bat hartu behar duzuela. Nola erantzuten duzu normalean? Zenbatetan alboratu dituzu zure beharrak «guztion ongizatea»ren izenean? Ala edozein kasutan zuk nahi duzuna nahi duzun moduan egitea gustoko duen horietakoa zara? Gertatzen zaizu inguru batzuetan normalean zu zarela zure nahiak alboratzen dituena, eta besteetan, gainontzekoen gainetik jartzen zarela?

 

Erantzuna erantzun, geldi, ez epaitu zure burua. Kontestu ezberdinetan betetzen dugun papera ez da egoera absolutu bat, kasu gehienetan gainera ez gara egiten ari garenaz konturatzen eta ez dugu gaiztakeriaz egiten. Presentzia handia behar da ondokoa ez inbaditu edo zure burua inbaditzen ez uzteko.

 

Hori dela eta, espazio ezberdinak orekatutak dauden guneak altxor bat iruditzen zaizkit

 

Pertsona bakoitzak ordenatzeko era bakar eta personala dauka. Harremanetan gertatzen den moduan, ezinbestekoa da orijinaltasun hori errespetatzea. Are gehiago, ordenatzeko era zehatz bat inposatzea kaltegarria izaten da, erresistentzia eta haserrea sortzen baititu. Aldiz, espazio/objetu pertsonalak zehazteak zure beharren arabera antolatu eta garatzeko aukera emango dizu.

 

Halere, honekin ez dut esan nahi etxeko objetu guztiak banatu behar dituzuenik, ez da beharrezkoa guztia batena edo bestearena izatea. Baina ziur nago norberaren objetu pertsonalak eta komunak identifikatutak badituzuela arazo asko ekidin edo konpontzeko balioko dizuela.

 

Espero dut horrela gatazkak minimizatzeko aukera izango duzuela eta erabakiak hartu, adostasunak topatu eta etxearen zein bertan bizi zaretenon antolaketa eta zaintzaz kontziente izaten lagunduko dizuela.

 

Besarkada bat

 

 

Espero dut artikulu hau interesgarria edo/eta erabilgarria iruditu izana. Horrela bada, asko eskertuko nizuke interesa dakioken edonori zabaltzea. Bestalde, gai hauen inguruan gehiago jakin nahi baduzu eman izena nire newsletterrean; eta zerbait komentatu edo iradokizunik egin nahi badidazu idatzi hemen behean edo bidali iezadazu email bidez, sekulako ilusioa egiten dit zure iritzi, desio eta beharrak ezagutzeak.
📸@brookelark

En la web de Kokoro Tailerra utilizo cookies para que tengas una experiencia óptima. Si continúas navegando asumo que aceptas la política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies