CAS. Una de las preguntas más frecuentes sobre el Método KonMari* es qué hacer con las pertenencias de las personas que conviven contigo. Sé que puede ser muy tentador, ya que te has puesto a realizar tu proceso, aprovechar el tirón para ordenar también lo de las demás personas. Pero esta actitud, por muy buena intención que tengas, puede resultar totalmente contraproducente. Te recomiendo enfocarte en ti misma, en tu proceso y en tus espacios personales. Cuando realizas el Proceso KonMari™ y mantienes el orden y la limpieza en el tiempo, los demás también empezarán a cambiar sus hábitos. Quizá no coloquen las cosas según este método o tu gusto personal, pero seguro que harán un esfuerzo por ser más ordenados, deshacerse de lo que no necesitan y que sus pertenencias también transmitan buena energía. No hace falta que les digas nada, ni que les insistas o presiones. Instintivamente, cuanto más te observen, llegarán a ello. El orden llama al orden, por lo tanto, es cuestión de tiempo.

 

 

KonMari™ Metodoan aholkularia naizela kontatzen dudanean maiz aipatzen didaten arduretako bat inguruko pertsonek etxearen ordenean duten eragina da.

 

Ohartu naiz, bizitzako beste hainbat alorretan gertatzen den moduan, fokua norberarengan jarri beharrean askotan kanpora begira bizi garela. Etxeko ordena ez da salbuespena. Zenbatetan pentsatu duzu zure etxea askoz txukunago egongo litzakeela haurrak, bikotea, pisukideak etab. beste era batekoak izango balira edo beste modun batean egingo balituzkete gauzak? Zenbatetan kexatu zara ez dizutelako jaramonik egiten edo zerbait ordenatu orduko guztia hankaz gora jartzen dutelako?

 

 

ZURE OBJETU PERTSONALETATIK HASI

 

KonMari™ Metodoaren oinarrietako bat etxea ordenatzen duzunean zure objetu pertsonaletatik hastea da. Badakizu ordenatzeko modu honen arabera, gelaka beharrean kategoriaka ordenatzen dela etxea (arropa, liburuak, paperak, komono edo bestelakoak, eta objetu sentimentalak). Horrela bada, arroparen kategoriarekin hasten zarenean, zure jantziak bakarrik berrikusi eta aukeratu beharko zenituzke. Berdin liburuekin, zure liburuak dira kontuan hartuko dituzun bakarrak, eta horrela, aipatutako kategoria bakoitzean. Komunak diren objetuekin, aldiz, guztiek gustuko duzuen adostasunetara iritsi beharko zarete.

 

Baina… nire arropak ordenatzen hasi naizenez gero, ezin al ditut nire ondokoarenak ere antolatu? Galdetuko diozu zure buruari. Sentitzen dut baina ez dizut batere gomendatzen, jarrera honek, kontrako eragina izaten baitu kasu gehienetan. Ziur intentzio onenarekin egiten duzula baina pentsatu une batez bidaltzen ari zaren mezuan. Ingurukoen gainetik zaudela esaten ari zara, beraien espazio pertsonala inbaditzen ari baizara. Bestalde, benetan ordenatzeko zailtasunak dituenari ere ez diozu laguntzen ari, ardura hori beregain hartu beharrean zure esku utzi dezakeela pentsatuko baitu. Oroitzen zara txikitan zure jantzi gustokoenetako bat misteriotsuki desagertzen zenean? Nola sentitu zinen zure amak (normalean beraiek izaten ziren arduratzen zirenak) zakarretara bota zuela jakin zenuenean? Edo nola jartzen zen zure ama lan horiek guztiak berak plazerrez egiten zituelakoan, ardura guztia beregain jartzen zenutenean?

 

Horregatik fokua zuregana itzultzea gomendatzen dizut. Zure espazio pertsonalak antolatzeaz arduratu zaitez, eta ikusiko duzu nola, denborak zure alde jokatuko duen.

 

 

GUZTIOK NAHI DUGU ZORIONTSU EGITEN GAITUEN BIZITZA

 

KonMari™ Metodoarekin zure ondasunak berrikusten dituzunean benetan betetzen zaituen horrekin geldituko zara. Iruditzen zait maite ditugun objetuek distira edo energia berezi bat dutela. Edo besterik gabe, maite ditugulako bakarrik, desberdin begiratu eta zaintzen ditugula izan daiteke. KonMari™ Metodoa, Japonetik datorren metodo bat izanik, garrantzia berezia ematen dio zaintza modu horri, japoniarrek gauza guztiek arima dutela pentsatzen baitute. Ni ez naiz pertsona bereziki espirituala baina halere argi dut gure ondasunak gure luzapena direla. Hortaz, zure gauzak zaintzeko duzun moduak eragina du zuk zure burua zaintzen duzun moduan ere. Eta alderantziz.

 

Egingo dugu imajinazio ariketa bat? Imajinatu zure ondasun guztiak erabat ordenatutak dituzula. Goizean jaiki eta dutxatzeko kalitatezko jaboi batekin garbitzen duzu gorputza eta jantzi aurretik minutu batzuk hartzen dituzu usain goxoa duen krema bat emateko. Armairuak ireki eta zure arropa txukun tolestuta duzu tiraderetan eta zintzilik gainontzekoa. Ahaldunduta eta eder sentiarazten dizun arropa jantziko duzu. Gosaltzerakoan, gosari osasuntsu bat prestatuko duzu plater zein katilu ederretan zerbituta. Presarik gabe jateko aukera duzu. Lanerako gauzak prestatzen dituzunean, propagandako agenda horietako bat beharrean zuk aukeratutako agenda polit bat sartzen duzu poltsan. Mugikorra ere txukun daramazu, kristala arrakalarik gabe, babesten duen zorroa garbi, beharrezko aplikazioak besterik ez dituzu. Zapata garbiak jantzi eta bazoaz kalera.

 

Orain, imajinatu erabat kontrakoa den egoera. Bietatik zeinek bultzatzen zaitu ordena mantentzera?

Bi irudi horietatik zeinek ematen dizu ordena mantentzeko gogoa edo motibazioa? Argi dago, ezta? Ordenak onden handiagoa bultzatzen du.

 

 

BIZI KALITATEN HANDIAGOA IZANGO DUZU

 

KonMari™ prozesua amaitzen duzunerako zehazki zer duzun jakiteaz gain, zure ondasun bakoitzak toki konkretu bat izango du. Horrek zure egunerokotasunean denbora aurreztea ekarriko dizu, ez baituzu objetu ezberdinak bilatzen denborarik galduko eta etxea jasotzerako orduan ere guztia non kokatu behar duzun jakingo duzulako. Pentsa, egunean, astean edo urteetan zehar zenbat denbora galtzen duzun etxea ordenatzen. Zertan emango zenuke aurreztu duzun denbora guzti hori? Pentsatu al duzu hortan inoiz?

 

KonMari™ prozesua hasi eta amaitzea lortzen baduzu, eta denbora erlatiboki motzean burutzen baduzu, ziur nago ibilbidean zehar bizi eta barneratu dituzun ohitura horiek zurekin izango dituzula beti. Zure eginbehar bakarra, etxea garbi mantendu, erabiltzen dituzun objetuak bere tokira itzuli eta zure ondasunak eta ordena eguneratuta mantentzea izango da. Bestalde, zure kontsumitzeko modua ere eraldatuko dela esango nuke. Zurekiko eta inguruarekiko errespetu handiagoarekin kontsumituko duzu, kontzientzia handiagoarekin nolabait esateko.

 

 

ANIZTASUNAK ABERTASTU EGITEN ZAITU

 

Ikusten duzun moduan zure bizi kalitatea nabarmenki hobetuko da. Aldaketa txikiak dira baina ziurtatzen dizut ez dilera oharkabean pasako, bereziki zurekin batera bizi direnentzat. Horregatik diot, zuk zure prozesua burutzeko konpromezua hartzen baduzula, nahi gabe, inguruan dituzunak ere bide horretara hurbilduko direla. Horrek ez du esan nahi ordea, zuk nahi duzun moduan edo zuk hautatu duzun sistemarekin ordenatuko dutela.

 

Nire kasua izan daiteke horren adibide bat. Nik, noski, nire espazio pertsonalak eta ondasun guztiak KonMari™ Metodoaren arabera antolatuta ditut. Behar eta maite dudana bakarrik edukitzen saiatzen naiz eta arreta handia jartzen dut etxean sartzen ditudan objetu berrietan. Nire bikoteak, aldiz, bere objetuak ere ordenatutak dituen arren, erabat sistema desberdina erabiltzen du. Esan behar dut, bere jarrera dexente aldatu dela elkarbizitzen daramagun denboran. Hasiera denetik gordetzen zuen, badaezpada, eta bere ondasunak alde praktikotik besterik ez zituen baloratzen. Baina pixkanaka, nik inolako presiorik egin gabe, badaezpadako objetu horiek kendu eta bere espazioetan funtzionaltasuna bilatzeaz gain goxotasuna bilatzen duela ohartu naiz. Ez dugu inoiz hontaz hitz egin, ez da behar.

 

Hortaz, beharbada zurekin bizi direnek ere agian ez dituzte gauzak KonMari™ Metodoaren edo zure gustu pertsonalaren arabera jarriko, baina ziur ordenatuagoak izateko, soberan dutena kentzeko eta beren gauzek ere energia ona transmititzeko ahalegina egingo dutela. Ez diezu ezer esan behar, ezta tematu edo presiorik egin behar ere. Zuri zenbat eta gehiago begiratu eta euren senari jarraituta, orduan eta gehiago helduko dira guztiok behar duzuen ordena mota horretara. Denbora kontua da.

 

Inguruan dugun aniztasunak aberastu egiten gaitu. Horregatik, elkarbizitzan oreka bilatzeko bide horretan, espazio pertsonalak ongi definitutak izatea ezinbestekotzat jotzen dut. Zuk zure espazio pertsonala zure gustura ordenatuta baduzu, beti izango duzu inguruko kaosetik babestuta egoteko gune bat. Arnasgune bat. Babesgune edo lasaitasun gune horretatik askoz errazagoa izango da zure ingurukoak ulertu eta errespetuz tratatzea.

 

Hausnarketa hauek lagungarriak izatea espero dut. Prozesua egitekotan bazaude gustura irakurriko ditut zure zalantzak. Jada bideari ekin badiozu, berriz, eta aldaketak nabaritzen hasi bazara biziki eskertuko dizut hemen elkarbanatzen badituzu, guztiontzat aberasgarria izateaz gain denontzat energia txute bat izango delako✨💕

 

Sara

 

📸@minhphamdesign
Artikulu hau interesgarria eta inspiratzailea iruditu izana espero dut. Horrela bada, interesa dakoikeen edonori zabaltzea eskertuko nizuke 📣
✨ Lagun baten bidez iritsi bazara hona, newsletterrean izen ematera animatzen zaitut, horrela, informazio zuzenean zure postan jaso eta eskura izango duzu 💌
✨ Eta noski, zerbait komentatu edo iradokizunik egin nahi baduzu, azpiko iruzkinetan idatzi edo email bidali iezadakezu. Plazera izango da zure iritziak, beharrak eta bizipenak ezagutzea 💕

En la web de Kokoro Tailerra utilizo cookies para que tengas una experiencia óptima. Si continúas navegando asumo que aceptas la política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

Centro de preferencias de privacidad

Necessary

Advertising

Analytics

Other