Kaixo, zer moduz zabiltza? Espero dut gabonetako egunetan erritmoa jeitsi, deskantsatu eta gozatzeko aukera edukiko zenuela.
Nolakoa izaten da zuretzat urte hasiera? Urtea ongi antolatuta, helburu berriez beterik eta gogotsu hasten duzun horietakoa zara? Ala alderantziz, urte hasierak aldaketa bereganatzeko denborarik gabe harrapatzen zaitu? Aitortu behar dut, nik bestela nahiko banu ere, ni neu bigarren motakoa naizela. Beharbada gertaerak barneratzeko erritmo motelagoa dudalako edo urtea amaitu aurretik askoz ere gauza gehiago egin nahiko nituzkeelako, beti pentsatzen dut: “BZO!!! Nola da posible? Itxaron apurtxo bat, oraindik ez, mesedez…”
Edonola ere, iruditzen zait ziklo aldaketa guztiek ematen dutela edo eman dezaketela hasiera berri baterako aukera. Imajinatzen duzu? Zure etxeari, zure babesguneari, buelta bat eman eta aire arin, positibo eta indar berritzailearekin ekitea urteari?
Nire Esentzia home joy zerbitzua kanpotik barrura egingo duzun prozesua da. Kategoriaz kategoria zure hondasun guztiak berrikusiko dituzu. Zer da garrantzitsua zuretzat? Zeintzuk dira zure oinarriak?
Ibilbide horretan KonMari™ Metodoari esker:
Hemen eta orain zeure burua ezagutzeko aukera izango duzu. Neurri handi edo txikiagoan etengabe aldatzen eta hazten ari zara. Ziur aski, aldaketa horietako asko konturatu gabe bizitzen ari zara eta ondorioz, kontraesanak egon daitezke zure barnean bizi eta materialki duzunaren artean. Bilatuko dugu elkarrekin desio duzun oreka eta koherentzia hori?
Zure amets, ilusio edo grinak berreskuratuko dituzu. KonMari™ prozesua egiten ari zaren bitartean zure historia errepasatuko duzu. Ahaztuak dituzun bizipenak, alde batera utzi dituzun ametsak eta zure lehentasunak azaleratuko dira, besteak beste. Oso modu ikusgarrian batzuetan eta xuxurlen moduan besteetan, irrika hauek azaleratzen diren unea prozesuko momentu zirraragarrienetakoa izaten da.
Fokua zoriontsu egiten zaituen horretan jarriko duzu. Benetan zer behar/nahi duzun jakingo duzu. Zuretzat positiboa eta aberasgarria denari (maila material eta emozionalean) emango diogu lehentasuna. Garrantzitsua ez da zer edo zenbat botatzen duzun, zer izan edo eduki nahi duzun baizik.
Patroi eta jokabide zaharkituak alboratu eta urtea era arin, berri eta freskoan hasteko aukera duzu esku artean. Niretzat ohore handia izango litzake bide honetan zure alboan egotea, beraz, interesik baduzu, jar zaitez nirekin harremanetan. Ez duzu inolako konpromezurik izango eta gustura erantzungo dizkizut izan ditzakezun zalantza guztiak.
Besarkada bat
Sara
Espero dut artikulu hau interesgarria edo/eta erabilgarria iruditu izana. Horrela bada, asko eskertuko nizuke interesa dakioken edonori zabaltzea. Bestalde, gai hauen inguruan gehiago jakin nahi baduzu eman izena nire newsletterrean; eta zerbait komentatu edo iradokizunik egin nahi badidazu idatzi hemen behean edo bidali iezadazu email bidez, sekulako ilusioa egiten dit zure iritzi, desio eta beharrak ezagutzeak.