ES. El Método KonMari™ es una gran oportunidad para autoconocerte. Mi servicio Esentzia Home Joy te ayudará a descartar patrones e ideas anticuadas sobre ti misma y conectar con quién eres aquí y ahora. Desde ahí podrás conectar con tu esencia y superar límites insospechados que te acercarán a la vida que realmente deseas y te mereces. ¿Hay un regalo mejor que puedas dedicarte a ti misma?

 

Zure burua aurkezteko eskatuko banizu, nola sentituko zinake? Gai izango zinake zure burua lerro batzuetan deskribatzeko? Gertatu al zaizu inoiz aurkezpen gutun bat edo zure sareetarako “niri buruz” atala idatzi behar izatea?

Urte hauetan zehar, bai lanagatik baita nire proiektu pertsonalagatik ere, behin baino gehiagotan egokitu zait nire burua aurkeztu behar izatea. Zalantzarik gabe hau izaten da niretzat une zail, eta aldi berean, unkigarrienetako bat. Izan ere, nire burua aurkezten dudan bakoitzean, gainean daramadan kapa ikusezin bat kenduko banu bezala sentitzen dut.

Horregatik, nire ustez KonMari™ Metodoak zerbait interesgarria badu, zure burua ezagutzeko ematen dizun aukera da. Zure ondasun guztiak parean dituzula, banaka-banaka berriskuten jartzen zarenean, nahi eta nahiez barruan daramazunarekin bat egingo duzu. Iragana eta etorkizuna ahaztu gabe, orainean kokatu eta zure esentziarekin konektatuko duzu.

Zure aukeren arabera nor zaren eta nora joan nahi duzun jakingo duzu. Zure arropak pertsona alaia, zorrotza, aldakorra, klasikoa, sofistikatua, rokeroa, dibertigarria edo dena delakoa zarela adierazten baitu. Berdin zure etxeko apalategian dauden liburuek. Eta zeresanik ez komono eta sentimenduzko objektuek.

Jakina da pertsona guztiok izaera bat baino gehiago dugula, bereziki nabarmena da hilerokoa dugun pertsonen kasuan (Enara Iruretagoienaren viviendoenciclico.com eta Erika Irustaren soy1soy4.com proiektuak ikustea gomendatzen dizut). Nire bezeroekin lanean nabilenean izaera guzti horien zantzuak antzemateko aukera izan dut. Batzuetan oso argi, eta sotilago besteetan, izaera guzti horiek norberaren desio, amets, irrika, muga, nortasun eta berezitasunak azaleratzen dituzte. Bakar eta berezia egiten gaituen guztia alegia.

Pribilegiatua sentitzen naiz beraiekin batera hau guztia bizitzeko aukera dudalako. Hemendik nire esker ona adierazi nahi dizuet bide hau zuekin batera egiteko aukera eman didazuen guztioi.

Baina norbaitentzat interesgarria bada ezagutza hori guztia, zuretzat dela esango nuke. Ba al dago zure buruari egin diezaiokezun opari hoberik? Zure burua ezagutzeak bakarrik emango dizu muga guztiak gainditu eta benetan zoriontsua egiten zaituen hori topatzeko aukera. Brené Brownek “El poder de la vulnerabilidad” hitzaldian (ez baduzu ikusi izugarri gomendatzen dizut) aipatzen duen bezala, zeure buruarekin eta ingurukoekin benetako konexioa egiteko aukera bakarra egiazkoa (“autentico”) izatea da. Eta egiazkoa izateko ezinbestekoa da zure burua sakonki ezagutzea.

Esentzia home joy zerbitzuak ezagutza bide hori modu arin eta sakonean egiten lagunduko dizu. Nire desioa bide horretan zure bidelagun izatea da, errespetuz, konparaketa eta eparik gabe zure esentzia topatu eta hazten lagundu nahi zaitut. Interesa baduzu jar zaitez nirekin harremanetan, inolako konpromezurik gabe zure zalantza guztiak argituko dizkizut.

Besarkada bat

Sara

 

Espero dut artikulu hau interesgarria edo/eta erabilgarria iruditu izana. Horrela bada, asko eskertuko nizuke interesa dakioken edonori zabaltzea. Bestalde, gai hauen inguruan gehiago jakin nahi baduzu eman izena nire newsletterrean; eta zerbait komentatu edo iradokizunik egin nahi badidazu idatzi hemen behean edo bidali iezadazu email bidez, sekulako ilusioa egiten dit zure iritzi, desio eta beharrak ezagutzeak.
Argazkia: @theexplorerdad

En la web de Kokoro Tailerra utilizo cookies para que tengas una experiencia óptima. Si continúas navegando asumo que aceptas la política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies