ES. Desde mi punto de vista, el método KonMariTM más que un método, es una actitud ya que los hábitos y condiciones que se proponen pueden trasladarse a cualquier ámbito de nuestra vida. En ese sentido creo que la propuesta KonMariTM es una actitud vital que está directamente relacionado con la curiosidad, con el deseo de aprender y con querer/poder/necesitar superar nuestros propios límites.

 

KonMari MetodoaTM zure etxea edo espazio pertsonala antolatzeko ezagutzen dudan era koherente, integral eta eraginkorrena da. Marie Kondok ordenatzeko modu honi “metodo” deitu badio ere, niri jarrera bat dela esatea zehatzagoa iruditzen zait. Metodoa, helburu zehatz bat lortzeko pausu ordenatu eta sistematikoak ematea da. Ondorioz, pausu bat saltatuz gero sistema guztia eroriko litzake eta ezingo genuke helburua lortu.

Marie Kondoren proposamenak ideia honekin bat egiten badu ere, haratago doala esango nuke. Nire ustez planteatzen dituen pausuak (kategoria edo materialen bidez ordenatzea, sortzen duen zoriontasunaren arabera aukeratzea, fokua positiboan jartzea etab.) zure bizitzako alor guztietara eraman ditzazkezun ohiturak dira. Hortaz, metodo bat baino gehiago, bizitzan izan dezakezun jarrera bat dela esango nuke. Bizitza kudeatzeko modu bat.

Nire kasuan, nire espazio pertsonala antolatzeaz gain, besteak beste era guztietako erabakiak hartzeko erabili izan ditut KonMariren oinarriak. Aukera dudan bakoitzean horrela planteatzen dut:

1// Gai horri buruz ditudan ideia guztiak biltzen ditut: jaso dudan informazio “objektiboa”; nik ditudan ideia zein aurreritziak; aurreikusi ditzazkedan onurak, kalteak; sortzen dizkidan ilusio eta beldurrak…

2// Banaka-banaka ideia guzti hauek nola sentiarazten didaten aztertzen dut. Modu arin eta azkarrean sortzen dizkidan emozioak idazten ditut

3// Sentimendu horiek orokorrean emozio positiboa sortu badidate, ilusioa, poza eta aurrera egiteko gogoa gailendu bada, aurrera egiten dut. Aldiz, alde negatiboa nagusitzen bada, erabakia atzera botatzen dut. Ezetz esateak beldurra ematen digu maiz baina askotan aukera interesgarriagoak lortzeko bidea da.

Izan kontutan, erabakia hartzea bezain garrantzitsua dela prozesuan zehar lortutako informazio guztia. Erabakiak orokorrean sentsazio negatiboa sortu badizu ere, tartean bildu dituzun emozio eta ideia guztiei esker baldintza batzuk eraldatu eta zuretzat interesgarria den beste zerbaitetan bihurtzeko aukera izan dezakezu. Zentzu horretan, sortzeko gaitasuna da pertsonek dugun gaitasun zoragarrienetako bat. Baina gain honek beste post baterako emango liguke eta beste baterako utziko dugu, beraz.

Edozein kasutan, nire iritziz KonMariTM Metodoa deritzoguna zuzenean aukera berrietara irekita egoteko jarrerarekin lotuta dago, baita jakinmina bizirik mantendu eta beti ikasten jarraitzeko jarrerekin ere. Zure burua ezagutu eta nahi/ahal/behar duzun beste garatzeko bide bat da.

Bide hori ikertzeko desio txiki bat behintza sortu izan espero dut. Besarkada bat,

Sara

Espero dut artikulu hau interesgarria edo/eta erabilgarria iruditu izana. Horrela bada, asko eskertuko nizuke interesa dakioken edonori zabaltzea. Bestalde, gai hauen inguruan gehiago jakin nahi baduzu eman izena nire newsletterrean; eta zerbait komentatu edo iradokizunik egin nahi badidazu idatzi hemen behean edo bidali iezadazu email bidez, sekulako ilusioa egiten dit zure iritzi, desio eta beharrak ezagutzeak.

 

Argazkia: @charlotablunarova

En la web de Kokoro Tailerra utilizo cookies para que tengas una experiencia óptima. Si continúas navegando asumo que aceptas la política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies