ES. Como suele ocurrir con las palabras japonesas Kokoro tiene varios significados. Entre otros, Kokoro significa corazón, alma, mente, voluntad, emoción, espíritu o vitalidad. Según el contexto Kokoro puede ser la fuerza que necesitas para seguir adelante. O desear algo intensamente, también es Kokoro. Así como dedicarte a algo en cuerpo y alma. En todo caso, todos estos significados son perfectos para describir mi propuesta, ya que para ordenar tu casa y crear la vida que realmente quieres vivir, es imprescindible tener, ser y poner Kokoro.

 

Gai sakonagoetan sartu baino lehen hasi gaitezen hasiera-hasieratik. Zer esan nahi du Kokorok? Nondik dator izen hau?

2013an Hezkuntza Sortzaileko tailerra zabaltzea erabaki nuenetik izen egokia topatzea izugarrizko buruhaustea izan da niretzat. Gustoko izena ez zenez agertzen izen orokor bat eman nion orduko proiektuari, Espresio Tailerra. Behin behineko izen gisa balio zuen, baina denborarekin nire negozioarekin konektatzeko zailtasunak sortzen zizkidala ohartu naiz.

Behar bada, zaila da ulertzen baina hitzek eta izenek diruditena baino garrantzia handiagoa dutela esango nuke. Izenak izana baldintzatu dezakela iruditzen zait. Bizibideari izena ematea eta haur bati izena jartzea antzekoa izan behar direla pentsatzen dut. Izen horrek, neurri batean behintzat, berekin izango duzun jarrera, begirada edo harremantzeko era baldintzatu baitezake.

Ia 4 urte igaro ziren gustuko dudan hitza topatu nuen arte. Gertuen ditudan hizkuntzetan hitz egokia topatzen ez nuenez, urrutirago joatea erabaki nuen. Horrela, pelikula japoniar bat ikusten ari nintzela (asko gustatzen zait japoniar kulturaz ezagutzen dudan gutxia) maiz “kokoro” hitza errepikatzen zela ohartu nintzen. Noski, nik ez dut japoniarrez hitzik egiten, baina bilaketaren emaitza sekulako aurkikuntza izan zen:

Hitz japoniarrekin gertatu ohi den moduan, kontestuaren arabera hitz bakarrak esanahi bat baino gehiago eduki dezake. Kokorok, esaterako bihotza, arima, adimena, gogoa, emozioa, espiritua, barne-indarra eta beste hainbat esanahi ditu. Kontestuaren arabera “kokoro” aurrera egiteko behar duzun indarra izan daiteke. Edo zerbait biziki desiatzea ere “kokoro” da. Baita gogo eta bihotza zerbaitetan jartzea.

Edonola ere, ideia guzti hauek bat datoz nire proposamenarekin, zure espazio pertsonala ordenatzeko ezinbestekoa baita “kokoro” izatea. Gainera, altuan esaten dudan bakoitzean bihotzak pozez salto txiki bat egingo balit bezala sentitzen dut. Hori baino seinale argiagorik?

Besarkada bat,

Sara

Espero dut artikulu hau interesgarria edo/eta erabilgarria iruditu izana. Horrela bada, asko eskertuko nizuke interesa dakioken edonori zabaltzea. Bestalde, gai hauen inguruan gehiago jakin nahi baduzu eman izena nire newsletterrean; eta zerbait komentatu edo iradokizunik egin nahi badidazu idatzi hemen behean edo bidali iezadazu email bidez, sekulakoilusioa egiten dit zure iritzi, desio eta beharrak ezagutzeak.
Argazkia:@ornellabinni

En la web de Kokoro Tailerra utilizo cookies para que tengas una experiencia óptima. Si continúas navegando asumo que aceptas la política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies