Como en todos los procesos que tienen como objetivo el crecimiento personal, mientras estás ordenando tu espacio personal pueden aparecer dudas, miedos y bloqueos. Es normal sentirse así. Es más, creo que son un maravilloso regalo. Estas situaciones te obligan a salir de tu zona de confort, desarrollar nuevas habilidades y atravesar límites insospechados. Es más, te obligan mirarte directamente a los ojos y quererte tal y como eres. Por ello he desarrollado un protocolo de autoamor para estas situaciones. Te comparto esta lista en mi cuenta de Instagram, no te lo pierdas.

 

Norberaren garapena bilatzen duen edozein prozesutan gertatu ohi den moduan, zure espazio pertsonala berrantolatzen ari zarenean zalantzak, beldurrak eta blokeoak agertuko dira.

 

Nire kasuan prozesua burutzen ari nintzen bitartean beldurrak ez ziren hain handiak izan. Baina orain, bide hau mundura zabaldu nahi dudanean, interesa duzuen guztioi erakutsi nahi dizuedan honetan, etengabe agertzen dira.

 

Absurdora ere iritsi daiteke beldurrekin, beldurra duzula adieraztea ere beldurgarria baita. Betiko marketing-ean egin dezakezun okerrena. Eta hala ere, nire ustetan behintzat, egiazko eskaintza bat egin nahi baduzu ezinbesteko da hortaz ere hitz egitea. Beraz, blog honetan, noizean behin intseguritateaz, panikatzeaz, iluntasunaz eta kakaz ere hausnartuko dugu.

 

Artikulu hauek idazten hasteko ordua iritsi denean, esaterako, nire bihotza nola txikitzen zen nabaritu nuen, apenas iristen zitzaidan arnasa biriketara, ihes egiteko beharra nuen. Beharbada zuri berdina gertatuko zaizu zure ondasun guztiak gela batean pilatuta ikusten dituzunean edo banaka-banaka eskuetan hartu eta bihotzak zer dioen aditu behar duzunean. Agian bizitzak oparituko dizun momentu berri batean gertatuko zaizu.

 

Onartzea izugarri kostatzen bazait ere, normala da horrela sentitzea. Are gehiago, izugarrizko oparia dela esango nuke. Egoera berri hauek gure “konfort gunetik” ateratzera behartzen gaituzte, trebetasun berriak garatzera, gure mugak zeharkatzera. Horrelakoetan, nahi gabe, hazi egiten gara.

 

Eta are gehiago, garrantzitsuena dena, zure buruari aurrez aurre begiratu eta zu zeu maitatzera behartzen zaituzte beldurrek. Hori gabe, iñoiz ezingo baitzara zulo horretatik atera. Horregatik, beldurren aurrean auto-maitasunezko protokolo bat garatu dut.

 

Hau da izua usaitzen hasi orduko egiten dudana:

 

💛 Onarpena praktikatu. Ez zaude gaizki “fabrikatuta” momentu horretan beldurra sentitzeagatik, ez duzu akatsik.

 

💛 Gertatzen denaren %2 besterik ez dago zure eskuetan. Hortik aurrerakoak zure kontrolpetik ihes egiten dut. Beraz, askatu eta saiatu lasai hartzen.

 

💛 Idatzi. Idatzi pentsatu gabe, epairik gabe, zuretzat. Askatu zure barrenak, desegin estutzen zaituzten korapilo hauek. Beldurraren funtzioa gu babestea da, beraz, galdeiozu zure buruari: zertaz babestu nahi zaitu? %100 ziur zaude zure buruak kontatzen dizun hori bene benetazkoa dela? Zer da gerta dakizuken txarrena? Eta onena?

 

💛 Ez zaude bakarrik. Kontatu zure lagun minekin edo profesionalekin. Animalia sozialak gara eta bizitzeko besteen gertutasuna behar dugu. Garapen pertsonaleko edozein bide hasten duzunean ez duzu zertan bakarrik egin behar. Gehiago esango nuke, ondoan bidelagun bat izateak bidea arinagoa eta sakonagoa bihurtzen du.

 

💛 Gelditu. Bai badakit, ez duzula denborarik galtzeko, bestela ere nahiko atzeratua zoazela egin behar dituzun gauza guztiekin. Baina benetan, gelditu eta saiatu zure barruko hitz jarioa ere eteten. Ikusiko duzu nola azkenean denbora aurreztuko duzun.

 

💛 Batzuetan ez dago negarraldi katartiko bat baino gauza hoberik. Ni ez naiz egunerokoan erraz negar egiten duen horietakoa baina liburu eta pelikulek izugarri laguntzen didate batzuetan

 

💛 Maitatu eta zaindu zure burua egunerokotasuneko gauza txikiekin: beldurrak ezabatuko dituen dutxa bero-bero bat, laztan batzuk krema ematen duzun bitartean, goxotasunez eta mimoz prestatutako infusio batekin… ekintza txikiak dira baina ikusiko duzu nola pixkanaka oreka berreskuratzen laguntzen dizuten.

 

💛 Nik beti izaten dut eskura lagundu ahal didaten baliabideen zerrenda bat, urte hauetan zehar egin ditudan ikastaro eta prozesuetatik bildu ditudanak. Sortu zure zerrenda pertsonala ☺️

 

Eta zuk, zer egiten duzu horrelakoetan? Noiz sentitu zinen horrela azkeneko aldiz? Zeintzuk dira zure teknika eta baliabideak? Sortuko dugu maitasunezko baliabideen sare bat guztion artean?🙃💕👇🏽

 

Besarkada bat

Sara

 

Espero dut artikulu hau interesgarria edo/eta erabilgarria iruditu izana. Horrela bada, asko eskertuko nizuke interesa dakioken edonori zabaltzea. Bestalde, gai hauen inguruan gehiago jakin nahi baduzu eman izena nire newsletterrean; eta zerbait komentatu edo iradokizunik egin nahi badidazu idatzi hemen behean edo bidali iezadazu email bidez, sekulako ilusioa egiten dit zure iritzi, desio eta beharrak ezagutzeak.

 

📸@ilovethatforyou

En la web de Kokoro Tailerra utilizo cookies para que tengas una experiencia óptima. Si continúas navegando asumo que aceptas la política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies