Desde que hice el Proceso KonMari™ y practico los hábitos que ello promueve, la gestión del tiempo y mi calidad de vida han mejorado considerablemente. El Método KonMari™ exige tiempo y compromiso, pero es una inversión en tu bienestar. El tiempo que dedicarás al proceso compensará mil veces al que ahorrarás después cada vez que tengas que ordenar tu casa. Te convertirás en una persona eficiente, sabrás exactamente qué y dónde lo tienes todo, serás más ágil en tomar decisiones y te desprenderás con facilidad de lo superfluo para poder dedicarle tiempo y atención a lo que realmente te interesa. ¿Vamos a por ello?

 

Kaixo!

Zer moduz joan da astea? Ni lan batetik bestera, gelditu gabe eginbehar batzuk eta besteak burutzen aritu naiz aste osoan zehar. Horrela izaten da nire bizitza normalean eta ohituta nago iada, baina maiz gelditu eta nire denbora zein garrantzitsua den baloratzea gustatzen zait.

 

Pena izugarria ematen didan arren ez zaituztet blog-a irakurtzen duzuen guztioi zuzenean ezagutzen (agian noizbait izango dugu aukera ✨🙏🏽✨ ). Baina hau idazten ari naizen bitartean nor zareten eta zuen bizitza nolakoa den irudikatzen saiatzen naiz. Pentsatzen dut hemen bazaudetela, hein batean gure bizitzek puntu komunak dituztelako dela. Antzekotasun horietako bat denboraren kudeaketak dituen gora-beherak izango dira, ziur.

 

Interesa duen edonorekin KonMari™ Prozesuaz hitz egiten dudanean maiz ateratzen da gai hau. Izan familiagatik, lan ezberdinak bateratu beharragatik, etengabe formatu behar/nahi izateagatik, gizartea eraldatu eta hobetzeko nahiagatik edo egunerokoan sortzen diren gauza txikiengatik, badirudi denborak zirrikitu guztietatik ihes egiten digula.

 

Nire bizitzan, ziklikoki esango nuke, nahi baino gehiagotan errepikatzen den eszena bat datorkit burura. Ostiral gaua, egun guztia kanpoan pasa ondoren lanetik etxera itzuli eta sikiera berokia, poltsa eta zapatak txukun gordetzeko gogo eta indarrik gabe sentitzen naiz. Guztia sarrerako aulkian utzi eta geratzen zaizkidan eginbeharrei aurre egin aurretik 5 minutu eseritzen naiz sofan. Ingurura begiratu eta kaosa dago nonahi. Momentu horretan toki lasai eta baketsu batera teletransportatu nahiko nuke, edo horren faltan Netflixeko zenbait kapitulurekin konformatzen naiz, jeje.

 

Zenbatetan gertatu zaizu antzeko zerbait? Nola sentitu zara momentu horretan? Zeintzuk dira burutik pasatzen zaizkizun pentsamenduak?  Baduzu horri aurre egiteko modu edo taktikarik? Ekintzaile naizenetik gaindituta sentitu izan naiz maiz, baina KonMari™ Metodoari esker zentzu horretan asko hobetu da nire bizi kalitatea.

 

KonMari™ Metodoak konpromezua eta denbora eskatzen du baina zure ongizatean egingo duzun inbertsioa da. Prozesua burutzen igaroko duzun denborak mila aldiz konpentsatuko baitu gero etxea txukuntzen aurreztuko duzun denbora. Benetan, nik gaur egun, ordu bete baino gutxiago behar dut etxea osorik ordenatzeko.

 

Izan ere, KonMari™ Prozesua egin ostean zehatz mehatz jakingo duzu zer duzun etxean. Ordenaren jaialdian zuretzat garrantzitsuak diren objektuak aukeratuko dizutu, behar dituzunak eta bizitza zoriontsuagoa egiten dutenak. Eta ez hori bakarrik, zure ondasun guztiak ezagutzeaz gain gauza bakoitza non dagoen eta nola gorde jakingo duzu. Etxea ordenatu behar duzun bakoitzean ez duzu unerik galduko ahaztutak zenituen gauzak topatzen ezta leku egokia pentsatzen. Zuzen eta bizkor egin ahalko duzu lan.

 

Gainera, zoriontasun antzemateko ahalmenari eta aurreko artikuluan aipatzen nuen aukeratzeko gaitasunari esker di-da erabakiko duzu gauza berriek zure etxean egoten jarraitu behar duten, ala bere funtzioa bete dutenez gero alde egiten uzteko prest zauden. Horrela, zure ondasunak aldatzen joago diren arren, kontrolpean izango duzu etxean duzun guztia.

 

Dena den, aipatu bezala, helburua ez da etxea beti txukun eta dekorazio aldizkarietan bezala edukitzea (gai bazara, zorionak! Nire miresmen osoa duzu benetan☺️😍). Momenturen batean bizitzak gainditzen bazaitu, ongi etorri klublera! Ez dago zure burua zigortzen aritzeko beharrik. Egoeraz kontziente izan, erlatibizatu eta gainditzen lagunduko dizuten baliabideak bilatzea da gakoa. KonMari™ Prozesua egina baduzu, behar beste deskantsatu ondoren eta indarberriturik zaudenean ziztu bizian etxea ordenatuta eta goxo izango duzu. Aldiz, prozesua egiteko gogotsu bazaude eta elkarrekin egitearen ideiak erakartzen bazaitu, ez galdu denbora gehiago eta jar zaitez nirekin harremanetan😊.

 

Besarkada bat

Sara

 

Espero dut artikulu hau interesgarria edo/eta erabilgarria iruditu izana. Horrela bada, asko eskertuko nizuke interesa dakioken edonori zabaltzea. Bestalde, gai hauen inguruan gehiago jakin nahi baduzu eman izena nire newsletterrean; eta zerbait komentatu edo iradokizunik egin nahi badidazu idatzi hemen behean edo bidali iezadazu email bidez, sekulako ilusioa egiten dit zure iritzi, desio eta beharrak ezagutzeak.
📸@anthonytran

En la web de Kokoro Tailerra utilizo cookies para que tengas una experiencia óptima. Si continúas navegando asumo que aceptas la política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies