Ongi etorri!!!

Kaixo! Sara naiz, KonMari™ Aholkulari Agiriduna eta Kokoro Tailerraren sortzailea. Pozez zoratzen nago komunitate honetan parte hartzea erabaki duzulako. Ongi etorri!!!

 

Egun eta aste hauetan aholku praktikoak jasoko dituzu zure etxea edo espazio pertsonala KonMari™ metodoarekin ordenatu eta desio duzun bizimodu horretara hurbiltzeko.

Agindu dizudan bezala, artikulu honen amaieran👇🏽👇🏽👇🏽 etxea ordenatzeko egin behar dituzun 10 urratsen gida eta prozesuan arrakasta izaten lagunduko dizuten ezinbesteko bi ariketak deskargatu ahal izango dituzu. Baliabide horien eraginkortasuna neure buruarengan eta bezeroengan egiaztatu dut.

 

Gainera, nire newsletterrarekin astero mezu bat jasoko duzu. Bertan, metodo honen gakoak kontatuko dizkizut eta ordenarekin, autoezagutzarekin eta hazkuntza pertsonalarekin zuzenean edo zeharka lotutako gaiei buruz hausnartu ahal izango dugu.

Nire nahia blog hau, monologo bat baino gehiago, guztion artean eraikiko dugun gune bat izatea da. Beraz, benetanpozgarria izango da zure gogoetak, zalantzak, iritziak eta bizipenak jasotzea. Nahi duzunean idatzi iezadakezu, zai izango nauzu ^ _ ^

Hizkuntzari dagokionez, tartekatuz joango naiz, artikulu bat euskaraz eta hurrengoa gaztelaniaz, artikulu bera bi hizkuntzatan jasotzea astunegia izango litzakete eta. Ulerkorra izango zarela espero dut.

 

Beste gauza bat, KonMari™ metodoari buruzko eduki guztiak gertu eta eskuragarri dituzula ziurtatzeko, urrats hauek egitea proposatzen dizut:

– Axola ez bazaizu, mezu elektroniko hau erantzutea gustatuko litzaidake, eta hiru gidak deskargatu ahal izan dituzun esatea. Pertsona batzuek arazoak izan dituzte deskargatzeko eta ziurtatu nahi dut zu ez zarela horietako bat.

– Gmaili, Hotmaili eta antzeko plataformei ez zaizkie asko gustatzen mezu ezezagunak, eta nire emailak spam erretilura bidaltzen dituzte. Gehitu nire helbidea zure kontaktuetan hori saihesteko.

– «KonMari metodoa» izeneko karpeta bat sortzea proposatzen dizut, nire emailak gorde eta nahi duzunean irakurtzeko. Gorde eskuz, bat bera ere gal ez dadin.

 

Hurrengo emailetan zure esentziarekin konektatzen eta hainbeste desiratzen duzun etxe hori sortzen lagunduko dizuten estrategiak kontatuko dizkizut.

Eskerrik asko hemen egoteagatik. Laster arte,

Besarkada bat

✨KONMARI™ PROCESUAREN GIDA✨

Dokumentu honetan KonMari™ Prozesua burutzeko eman beharreko 10 pausuak azaltzen dizkizut xehetasun osoz. Eduki eskura ordenaren maratoia egiten hasi aurretik, bitartean eta ondoren. Fokua mantentzen lagunduko dizu eta gida bezala erabili ahal izango duzu prozesuaren fase bakoitzean zer egin behar duzun jakiteko.

✨IRUDIKATU ZURE BIZITZA IDEALA✨

KonMari™ Prozesua burutzeko ariketa garrantzitsuenetako bat egiteko balioko dizu, izan ere, ariketa honek izugarri baldintzatzen du maratoia burutzen izan dezakezun arrakasta. Zure bizimodu ideala irudikatzeak benetan zergatik ordenatu nahi duzun ulertzen lagunduko dizu, eta objetuen aukeraketa egiteko baliagarria izango da.

✨ZURE ESPAZIO PERTSONALA✨

Hau da ariketa ere ezinbestekoa da ordenaren maratoian bete-betean sartu aurretik. Zure espazio pertsonalak identifikatzeak nahi eta behar duzuna antzematen lagunduko dizu, bai eta zure inguruan dauden pertsonen beharrekin enpatizatzen ere. Ezinbestekoa zure etxeko harremanak zaintzeko!

En la web de Kokoro Tailerra utilizo cookies para que tengas una experiencia óptima. Si continúas navegando asumo que aceptas la política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies