Ikasgai garrantzitsuena
Kaixo! Ziur aski hau da ordenari eta zure ametsetako etxea sortzeko moduari buruz irakats diezazukedan gakorik garrantzitsuena.
Nire istorioa kontatuko dizut, baina nire bezero askoren istorioa ere izan liteke.
KonMari™ metodoa oso galduta sentitzen nintzen une batean iritsi zen niregana. Bizitzako maila guztietan nahasmen eta aldaketa handiko garaia bizitzen ari nintzen. Nire kasuan, egoera hankaz gora jartzea eragin zuena ez zen krisi existentzial sakona, depresioa edo gertaera larri bat izan, apurka-apurka eman zen higadura-prozesu baizik. Gero eta argiago ikusten nuen nire bizitzan bazirela nire izaerarekin, beharrekin edo desioekin bat ez zetozen gaiak.
Metodo hau ezagutu nuenean argi ikusi nuen gelditu eta nire bizitza berrantolatu behar nuela. Ba al dago zerotik hasteko modu hoberik etxea erabat berrantolatzea baino! Neure buruarekin ahalik eta zintzoena izateko erabakia hartu nuen, eta KonMari™ prozesuarekin hartutako konpromisoari leiala izan nintzaion. Horrek barruko eta kanpoko motxila hustutzeko aukera eman zidan, benetan zer nahi nuen argi ikusi ahal izan nuen. Konturatu nintzen nire bizimodua, arropa, aurreko lanak etab. ez zeudela nirekin lerrokatuta.
Prozesu horren gauzarik eraldatzaileena zera izan zen, bilatzen ari nintzen erantzun guztiak uste nuena baino hurbilago zeudela konturatzea. Topikoa dirudi, ezta? Baina, errealitatean, zure gauzak banan-banan berrikusten dituzunean (horietan dauden berezko emozio guztiekin), nor zaren, nolakoa zaren eta zer lortu duzun baloratuko duzu. Era berean, argi eta garbi ikusi ahal izango duzu zer den benetan nahi eta behar duzuna hainbeste desiratzen duzun bizitza horretara hurbiltzeko.
Asko gustatzen zaizkit «M»k (nire bezeroak) bere prozesuari buruz galdetu nionean idatzi zituen esaldi hauek:
«Goizero Sara irripartsu iristen zen, leuntasuna, errespetua eta tinkotasuna adierazten zuen jarrerarekin. Etortzen ikusten nuenean, egiten ari ginena zein baliotsua zen gogoratzen zidan. Nik inoiz egin ez nuen bezala sartzen zen nire etxean. Nire ondasunak niretzat berria zen errespetuarekin ukitzen zituen eta, horrela, egunero sentitu nuen nire objetuakbaliotsuak zirela, nire etxea polita zela, nik poz handia ematen zidan iragana nuela… eraiki nahi ditudan ametsak, ideiak, irudiak… ditudala. «
Zure etxea sakon berrantolatzea denbora, esfortzua eta konpromisoa eskatzen duen prozesua da. Badakit une honetan emozioen mix bat izango duzula, non ilusioa eta lanean buru-belarri hasteko gogoa nahasten diren, eta, aldi berean, erresistentziak eta beldurrak agertuko dira. Ez utzi beldur horiei zure bizitza kontrolatzen eta pasa zaitez ekintzara.
Konta iezadazu zein diren zure beharrak edo desioak, eta hitz ematen dizut nire ideiarik onenekin erantzungo dizudala. KonMari™ aholkulari gisa dudan formakuntza eta esperientzian zehar ziur zurearen antzeko kasuak ikusteko aukera izan dudala. info@kokorotailerra.com helbidera idatz diezadakezu, eta ahal bezain azkar bidaliko dizkizut iradokizun eta aholku lagungarriak.
Zai izango nauzu💕✨
Besarkada bat