Kokoro
Tailerra

Autoezagutzarako eta 
garapen pertsonalerako espazioak.

Sara dut izena eta KonMari™ Aholkulari Agiriduna naiz. Nire laguntzarekin zure etxea eta bizitza behin betiko antolatu ahal izango dituzu.

Alderaketa, modelu eta epaietatik babestutako espazioak sortzen ditut. Izan ere, babestuta sentitzen zaren guneetan bakarrik izan zaitezke zu zeu. Era horretan, zure erritmo, interes eta desioetatik abiatuta aurreritziak gainditu eta izan ditzakezun mugak zeharkatzeko aukera izango duzu.

Zure etxea eraldatu nahi duzu zure esentziarekin bat egin dezan / Zure espazio pertsonala eraiki nahi duzu / Benetan zoriontsu egiten zaituenaz inguratuta bizi nahi duzu / Zure bizitza errazagoa bihurtu nahi duzu eta duzun guztiaz kontziente izan / Zure lehentasunak argitu nahi dituzu / Fokua zugan eta zure bizitzan jarri nahi duzu.

PROZESU HONETAN LAGUNDU NAHI ZAITUT.
ZURETZAT DA
ESENTZIA
home joy

KonMari™ Aholkulari Agiridun gisa, nire lana ordenaren bitartez benetan zoriontsu egiten zaituen hori topatzen laguntzea da.

Prozesu honek zure esentzia ezagutzeko aukera ematen dizu, kanpoan dagoena berrikusi eta ordenatzeak barruan duzunari zuzenean eragingo baitio

1 //

Prozesua hasi eta amaitzeko konpromisoa har ezazu.

Garrantzitsua da prozesu hau kolpetik eta ahal den azkarren burutzea, horrela prozesuan ikasi eta bizitutakoak eragin sakonagoa izango baitu zuregan. Gainera, ibilbidea amaitzerako eskaintzen dizkizudan oinarrizko ohitura hauek erabat barneratuak izango dituzu .

2 //

Irudikatu zure ametsetako bizitza.

Bete betean ordenatzen jarri aurretik, hartu tarte bat zure bizi-estilo perfektua irudikatzeko. Imajinatu detaile guztiak… idatzi edo moodboard bat egin dezakezu. Ariketa honek fokua mantendu eta erabakiak azkarrago hartzen lagunduko dizu. Zure ametsezko bizitza argi izateak ibilbidea arinagoa eta sakonagoa egingo du.

3 //

Gaika ordenatu, ez kokapenaren arabera.

Gakoa gaika edo materialaren arabera ordenatzea da (arropa, liburuak, papera etab.), espazio edo gelaka egin beharrean. Gai bereko objektu guztiak elkartzen dituzunean, benetan zeren jabe zaren ohartuko zara. Material asko errepikatuak izango dituzu edo ez dituzu erabiltzen. Gustuko ez dituzunak, edo sentsazio txarra ematen dizutenak ere topatuko dituzu maiz. Eta era berean, hunkigarria da maite dituzun objektuak aurkitzea, denbora batez ahaztuak izan dituzun arren.

4 //

Zinez zoriontsua egiten zaituena aukeratu.

Kontua ez da botatzeagatik botatzea, positiboan oinarritzea baizik. Benetan zoriontsu egiten zaituzten objektuak zure esentziaz ari dira hizketan, zure izaeraz eta egoeraz. Gainera, aukeratzen dituzun objektuek nahi duzun bizitzara eta zure ilusio zein ametsetara hurbilduko zaituzte. Hortaz, merezi du horretan arreta jartzeak, ezta?

5 //

Eskertu bota aurretik.

Ezer bota aurretik eskertu zure bizitzari eman diona, denbora honetan zuretzat bete duen funtzioa. Botatzea nahiz mantentzea erabaki baduzu, esker ona lantzen duzun bakoitzean inguruan duzun guztiaren balioa handitzen ari zara. Duzuna zaindu eta maitatzen duzunean, zure burua zaindu eta maitatzen ari zara.

6//

Ondasun bakoitzarentzat tokia aurkitu.

Amaitzeko, hautatu duzun gauza bakoitzarentzat toki bat aurkitu beharko duzu. Toki zehatza ez duten objektuak sekulako abiaduran pilatzen dira etxeko txokoetan eta kaosa sortzen dute berriro. Hori gerta ez dadin, eta prozesuari biribiltzeko, aurretik izan duzun kontu eta mimo berdinarekin objektu bakoitzari bere kokalekua eman beharko diozu.

7//

Gozatu ordenaren magia.

Hau guztia eginda zure espazio pertsonala guztiz eraldatuta egongo da, zoriontasuna eta zure esentzia islatuko du. Honaino iritsi bazara, zure bizitzako gainontzeko arloetan ere aldaketak nabaritzen hasia izango zarela esango nuke.

PROZESU HONETAN

ez zara bakarrik egongo
Bidean laguntzen zaituen pertsona bat duzunean askoz errazago, arinago eta sakonago lan egiteko aukera duzu. Ni alboan izango nauzu izan ditzakezun behar guztiei erantzuteko. Sakontasun ezberdinetako beharrak suertatuko zaizkizu. Askotan nire eginbeharra zure lana atseginagoa bihurtzea besterik ez da izango. Beste batzuetan, berriz, ohiturak-jarrerak birgogoratuko dizkizut arazo teknikoei edo duda zehatzei aurre egin ahal izateko. Eta noski, benetakoak diren prozesu guztietan gertatzen den bezala, ziur aski zailtasun uneak, krisi txikiak eta blokeo momentuak ere azalduko zaizkizu. Baina lasai, horrelakoetan ere zure ondoan egongo naiz bidean aurrera jarraitzeko indarra emateko.

Gustuko duzu?

IRAKURRI NIRE NEWSLETTERRA ALBISTE ETA HAUSNARKETA GUZTIEN BERRI IZATEKO.

ETA ZURE KASUA BESTE HAU BADA…

KonMari™ Metodoa ezagutu eta sakondu nahi duzu / Independientea eta konprometitua zara eta prozesua zure aldetik burutu nahi duzu / Prozesua hasi duzu, baina gaindituta sentitu zara edo amaitzeko grina falta izan zaizu / Ordenaren festibalean bete betean zaude baina zalantzak argitu nahi dituzu

beste aukera bat dago
HITZALDI ETA TAILERRAK

Hitzaldi eta tablearen bitartez KonMari™ Metodoan murgiltzeko aukera izango duzu eta zure etxea eta bizitza guztiz ordenatzeko gako garrantzitsuenak ezagutuko dituzu. 

Oinarri teoriko arinarekin eta adibide praktikoen bitartez, gaiez gai prozesua zure kabuz egiteko beharrezko baliabide eta ohitura guztiak ezagutuko dituzu. Burutu KonMari™ prozesua eta has zaitez bere botere eraldatzailea sentitzen.
ESPERIENTZIAK
BERAIEK DIOTE
“Cada mañana Sara llegaba con una sonrisa, delicada, respetuosa, con firmeza y determinación.
Cuando la veía llegar me recordaba cual valioso era lo que estábamos haciendo. Entraba en mi casa como jamás lo había hecho yo antes. Tocaba mis cosas con un respeto que para mi era nuevo y así día a día sentí que mis cosas eran valiosas, que mi hogar era lindo, que yo tenía un pasado que me traía muchas alegrías… que tengo sueños, ideas, imágenes… que deseo construir.
Mi casa me gusta más ahora. La considero más liviana, más elegante… he tirado muchisisisimas cosas… y no me acuerdo ni lo que he tirado. ¿Cuantas veces habré dicho a Sara: esto sí que no? y al día siguiente lo ponía en mi corazón y tenía un claro no. Y si la respuesta era un SIIII, me satisfacía recuperar ese objeto al que yo no le estaba dando atención ni valor.”

MAITRI UGALDE

“ Etxea, habia, atsedena eta arnasa hartzeko gunea izatea desio nuen aspalditik, izkinetan buruhausteak eta zulo beltzak behingoz desagertzea. Sarak epaiketarik gabe eta sendotasunez bidelagundu nau, etxeak zoriontasuna emateko prozesua berarekin egitea opari ezin hobea izan da niretzat.”

IONE FERNÁNDEZ

ELKARLANEAN ARITU NAIZ:
BLOGEAN
KONTAKTATU NIREKIN
Bizitza zoragarri bat eraikitzeko lan egin duzu baina halere zuretzat eta zure ingurukoentzat denbora falta zaizu? Zure etxeak eta ondasunek gainditu egiten zaituztela sentitzen duzu? Larritasuna, hutsa eta foku falta nabari duzu?  Zure espazio pertsonala ordenatzeko interesa baduzu jar zaitez nirekin harremanetan eta inongo konpromezurik gabe behar duzun informazio guztia eskainiko dizut.

Nuevo campo

Nuevo campo

7 + 15 =

En la web de Kokoro Tailerra utilizo cookies para que tengas una experiencia óptima. Si continúas navegando asumo que aceptas la política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies